Getxo

Getxo Bilboko eskualdean kokatuta dagoen Bizkaiko kostaldeko udalerria da. Abrako badiak inguratzen du. Hegoaldean Leioarekin du muga; ekialdean, Berango eta Sopelana ditu mugakide; iparraldeko muga Bizkaiko golkoak markatzen dio eta mendebaldekoa Nerbioi ibaiak.

Bere koordenatuak 3º 00´ 47.744 M / 43º 20´ 26.515 I dira. 11,64m2ko hedadura du, garaierarik altuena 15-20 metrokoa da eta dentsitatea 6.834,31 bizt./km² da.

Hainbat auzok osatzen dute Getxo, hala ere, hiru barrutitan banatuta dago ofizialki: Elexalde/Andra Mari, Las Arenas/Areeta eta Algorta.

Kantauri itsasora begira, Getxok itsaslabar ikusgarriak ditu, baita hondartza, besteak beste: Areetako hondartza txikia, Ereaga, Arrigunaga, Azkorri eta Barinatxe (Sopelanarekin konpartitua). Hauez gain, iparraldean, Galeako eta Azkorriko lurmuturrak ditugu.

galea

Historia

Getxoko jatorrizko nukleoa Andredona Mariaren monastegiaren inguruan eratu zen, monastegi hau XI.mendean eliza bihurtu zelarik. Gune hau Algortan bizi ziren nekazari, abeltzain eta arrantzaleek osatzen zuten. Algortak arrantzari esker egin zuen aurrera.

Getxoko urrezko aroa XIX.mende erdialdean hasi zen, merkatari aberats eta industriariak, batez ere Bilbo eta Madrildik zetoztenak, uda Getxon igarotzen hasi zirenean. Hala jaio zen Areetako auzoa, non chaletak eta udarako etxeak eraiki ziren eta itsas-bainuak, Casino-a eta Hotel-a sortu ziren. Auzo berri honen loramenak udalerriaren komunikazio-sarea hobetu zuen: 1881an zaldi-tranbia elektriko egin zuten eta 1887an Getxo Bilborekin lotuko zuen eskuinaldeko burdinbidea eraiki zen. 1893an Bizkaiko Zubia inauguratu zen, Nerbioi ibaiko bi aldeak lotzen disuena, Portugaleta eta Areeta artean. Emde amaneran, Churrucak zuzendutako Areetako portuko obrek Areetako hondartza desagerrarazi zuten. Hala, bainu-gunea kostaldera aldatu zen eta hala, Neguri sortu zen. Alde hau chatelez eta udarako etxez bete zen eta luxuzko bizitegi-auzoa bihurtu zen.

Deja un comentario

Archivado bajo Uncategorized

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s