Archivo de la etiqueta: hitz eraketa

Hitz elkarketa

Elkarketa euskarak duen hitz-eraketarako baliabideetako bat dugu. Gutxienez, bi osagai beregainez osaturiko hitza da hitz elkartua. Sintaxian ezin era daitekeen egitura era dezakegu hitzak elkartzen ditugunean. Sintaxian ezin dugu bi hitz elkarren ondoan jarri inolako loturarik gabe. Hitza elkartua dagoenean, ezin dugu inolako elementurik tartekatu.

hitz elkartuak

Hitz elkarketa aukerakoa da, hiztuna ez dago erabiltzera behartuta. Elkarketa bitartez adierazi dezakegun guztia sintagmaren bitartez ere adieraz genezake, baina ez vice-versa.

Hitz elkartuen azterketari ekin baino lehen, sailkapenari buruzko ohar batzuk aipatzea komenigarria litzateke:

– Sailkapena ez da ortografiaren araberakoa, alegia, ortografiak ez du  agintzen nolako hitz elkartua den, baizik eta sailkapenak berak esaten digu nola idatzi behar den hitz elkartua.

– Sailkapenean zehar dvandv, bahuvrîhi, ablaut, amredita eta antzeko hitzak  azalduko zaizkigu, izen hauek, Pāṇiniren (पाणिनि) sanskritoaren gramatikaren azterketari dagozkio.

Bi hitz elkartu mota nagusi bereiziko dugu: kopulatiboak eta mendekotasunezkoak.

Anuncios

Deja un comentario

Archivado bajo Uncategorized