Archivo mensual: marzo 2012
<div style=…
Deja un comentario
26 marzo, 2012 · 3:14 AM
Testu antolatzaileak edo lotura-hitzak
ImagenAntolatzaileak testu barneko elementuak eta ideiak lotzen dituzten hitzak edo hitz multzoak dira. Ahoz zein idatziz erabili daitezke eta koherentzia ematen diote testuari. Testu honen bidez, lotura-hitzen erabilera egokiak ezagutuko ditugu geure testu propioak eratzerakoan erabili ahal izateko.
Lehenik eta behin, mota askotako testu antolatzaileak ditugula esan beharra dago, testuko ideiak antolatzeko orduan betetzen duten funtzioaren arabera sailka ditzakegunak.   Imagen
Hasteko, denbora adierazten duten lotura-hitzei buruz arituko gara. Hitz hauek denbora aldaketa adierazten dute, lehen gertatutakoa, gertatzen ari dena ala gertatuko dena adierazten dute, adibidez: lehenik ondoren, azkenik, gero, bitartean, etab. Ordena adierazteko ere erabiliak dira: lehenik, azkenik, etab.
Bigarrenik, espazioa adierazten duten lotura-hitzak ditugu. Hauek, badakigunez, lekutasuna adierazten dute, ideien zein gauzen lekutasuna: goian, ondoan, atzeko aldean, han, hemen, hor, haratago, barruan, alde batetik, bestetik, eskuinean, ezkerrean, etab.
Era berean, kontrako ideiak edo kontrastea adierazi nahi dugunean kontrajartzea adierazten duten antolatzaileak erabili ohi ditugu: baina, aitzitik, haatik, aldiz, bestalde, baina, baizik (eta), berriz, benetan, hala ere, honen aurka, izan ere, etab.
Hurren, kausa-ondorioa adierazten duten lotura-hitzak ditugu, arrazoiak, kausak edo ondorioak adierazteko erabiltzen ditugunak: beraz, bait-, hortaz, horregatik, -(e)la bide, -(e)la kausa, -(e)la medio, -(t)zeagatik, etab.
Azkenik, beste nolako funtzioak betetzen dituzten antolatzaileak ikusiko ditugu, hala nola, bukaera adierazten dutenak: laburbilduz, amaitzeko, azkenik; adibideak edo argibideak adierazteko erabiliak direnak: adibidez, esaterako, bestela esanda.
ARIKETA I
Bilatu testu honetako antolatzaileak.
Deja un comentario
Archivado bajo Uncategorized